Bide Berriak udaberriarekin batera
Martxoa hasi da, lehenengo loreak, hego-haizea, azken azaloreak… eta Bide Berriak dokumentala eta bere bidexkak!! Oraindik ez badituzu ikusi, berriz ikusi nahi badituzu edo bere eskutik datozen beste ekintzetan parte hartu nahi baduzu, hilabete honetan bi aukera izango dituzu! Martxoaren 11, 12 eta 13an, RÉSISTENCE! Jardunaldiak antolatu dituzte Urruñan Cinema […]
Sutondotik Plazara Lehiaketaren emaitza
Zain zineten guztiei, eskerrik asko interesagatik eta pazientzagatik. Azkenean!! Hemen daude Sutondotik Plazara Lehiaketaren irabazleen izenak. ZORIONAK eta jarrai dezagun elikadura burujabetza eraikitzen!! PDFa: SUTONDOTIK PLAZARA_saridunak
Sutondotik Plazara Lehiaketako emaitza atzeratua.
Sutondotik Plazara Lehiaketako irabazleen izenak irailaren 24an argitaratuko dira. Barkatu eragozpenak eta eutsi nerbioiei!
Emakume Baserritarrak bidexka Luna de Cortos festibalean
Emakume Baserritarrak, bestelako etorkizuna ereiten bidexka Luna de Cortos festibalerako aukeratua izan da landa-eremuko atalean. Bidexka hau 8 minututan azaltzen digu emakumeen baserritarren borrokak eta antolaketak esentzialak direla bizitzaren iraunkortasuna erdigunea izateko. Orbigoko Luna de Cortos Festibaleko Bideo Laburren III. Edizioa 2016ko abuztuaren 4tik 7ra ospatuko da Veguellina de Orbigon […]
Elikadura burujabetzari buruzko jardunaldiak
Apirilarekin bat, “Bide Berriak” dokumentala ikusteko aukera berria! Oraingo honetan, dokumentala (ber)ikusteko aukera izango duzu bai eta elikadura burujabetzari buruzko jardunaldietan parte hartu. Jardunaldi guztiak Oñatiko Kultur Etxean izango dira 18:30etatik aurrera. Elikadura burujabetza Paul Nicholsonen eskutik, elikadura burujabetza eta ekonomia feminista elkar elikatzea Esti Redondoren eskutik, “Bide Berriak” dokumentala […]
Bide Berriak Begi Belarri ikusentzunezko zikloan
Gasteizen egongo gara honaingo honetan, Begi Belarri ikusentzunezko zikloan Gu geu elkarteak antolatutakoa. Aurkezpena Otsailaren 24an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean. Oraindik dokumentala ikusi ez baduzu, hurbildu zaitez Gasteizera eta ez utzi pasatzen!
Sarituak aukeratu dituzte epaimahai eta publikoak 197 lanen arten
Nahiz eta lanak bidaltzeko soilik hiru astetako epea izan, osotara, 197 pieza jaso ditugu: 110 argazki, 50 ilustrazio, 17 bideo eta 17 testu. Heldutako lanak oso anitzak izan dira, hizkuntza artistiko eta komunikatibo oso ezberdinekoak; kalitatezkoak eta originalak; ikuspuntu eta istorio anitz landu dituztenak; hausnartzen laguntzen dutenak; salaketak egiten dituztenak; […]
Bide Berriak lehen aldiz telebistan; 11TBn
Lehen aldiz agertu da telebistan Bide Berriak dokumentala; konkretuki, Hamaika Telebistan. Dokumentala kokatu eta aurkezteko 11TBko platoan izan ziren Bizilurreko Maritxu Arroyo eta Malu Egiluz baserritarra. Hona hemen egindako aurkezpen-elkarrizketaren bideoa:
Bide Berriak dokumentala Barceloneta eta Campillo de Ranasera helduko da
Bide Berriak dokumentala zineforum eta lehiaketa gehiagotan egongo da laister. Alde batetik, ‘Casa de la Barceloneta 1761’eko elikaduraren inguruko zineforum zikloan proiektatutako dute dokumentala azaroaren 13an. Hemen esteka: https://lasardinetadelabarceloneta.wordpress.com/2015/10/07/cicle-de-cineforum-sobre-alimentacio-a-la-casa-de-la-barceloneta-1761/ Bestalde, Ocejoneko zine lehiaketan parte hartuko du Bide Berriakek. Bertan, 12 ikus-entzunezko proiektatuko dira azaroaren 13tik 15era. Hemen esteka: http://www.fmm.es/noticias-montana/generales/item/1628-certamen-de-cine-de-viajes-del-ocej%C3%B3n
Zinema Ikustezina festibalean Bide Berriak dokumentala saritu dute
2015eko ‘Film Sozialak’ Zinema Ikustezina nazioarteko 7. jaialdiaren ‘Garapen Iraunkorra’ saria jaso du Bide Berriak dokumentalak. Sari banaketaren ekitaldia Bilboko Alhondiga zentroan izan zen. Aretoa bete-beterik iraun zuen ekitaldiaren hasieratik bukaerara hitzaldi eta txalo zaparraden artean. Bizilur eta EHNE Bizkaiaren partez eskerrak Zirriborro, dokumentaleko parte-hartzaile, eta orokorrean Elikadura Burujabetzaren alde […]
Animatu Bide Berriak lehiaketan parte hartzera!
Elikadura burujabetza; artea ereiten. Heldu da Bide Berriak lehiaketa. Lanak aurkezteko epea dago urriaren 23tik azaroaren 15era; eta handik aurrera, bozkatzera! Bertan parte hartzeko kategoriak lau dira: bideo laburrak, narratibak, argazkiak eta ilustrazioak. Guztira 5.500€ emango dira sarietan eta baita Pariseko abenduko Cop21 goi bileran La Via Campesinako delegazioko komunikazio lantaldean […]
Berriak eta agenda
BIDALI
KATEGORIAK