Sutondotik Plazara Lehiaketaren emaitza
Zain zineten guztiei, eskerrik asko interesagatik eta pazientzagatik. Azkenean!! Hemen daude Sutondotik Plazara Lehiaketaren irabazleen izenak. ZORIONAK eta jarrai dezagun elikadura burujabetza eraikitzen!! PDFa: SUTONDOTIK PLAZARA_saridunak
Sutondotik Plazara Lehiaketako emaitza atzeratua.
Sutondotik Plazara Lehiaketako irabazleen izenak irailaren 24an argitaratuko dira. Barkatu eragozpenak eta eutsi nerbioiei!
Emakume Baserritarrak bidexka Luna de Cortos festibalean
Emakume Baserritarrak, bestelako etorkizuna ereiten bidexka Luna de Cortos festibalerako aukeratua izan da landa-eremuko atalean. Bidexka hau 8 minututan azaltzen digu emakumeen baserritarren borrokak eta antolaketak esentzialak direla bizitzaren iraunkortasuna erdigunea izateko. Orbigoko Luna de Cortos Festibaleko Bideo Laburren III. Edizioa 2016ko abuztuaren 4tik 7ra ospatuko da Veguellina de Orbigon […]
Elikadura burujabetzari buruzko jardunaldiak
Apirilarekin bat, “Bide Berriak” dokumentala ikusteko aukera berria! Oraingo honetan, dokumentala (ber)ikusteko aukera izango duzu bai eta elikadura burujabetzari buruzko jardunaldietan parte hartu. Jardunaldi guztiak Oñatiko Kultur Etxean izango dira 18:30etatik aurrera. Elikadura burujabetza Paul Nicholsonen eskutik, elikadura burujabetza eta ekonomia feminista elkar elikatzea Esti Redondoren eskutik, “Bide Berriak” dokumentala […]
Bide Berriak Begi Belarri ikusentzunezko zikloan
Gasteizen egongo gara honaingo honetan, Begi Belarri ikusentzunezko zikloan Gu geu elkarteak antolatutakoa. Aurkezpena Otsailaren 24an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean. Oraindik dokumentala ikusi ez baduzu, hurbildu zaitez Gasteizera eta ez utzi pasatzen!
Artxibo 2016
BIDALI
KATEGORIAK