flyer-erresistentzia-001

Bide Berriak udaberriarekin batera

Martxoa hasi da, lehenengo loreak, hego-haizea, azken azaloreak… eta Bide Berriak dokumentala eta bere bidexkak!!

Oraindik ez badituzu ikusi, berriz ikusi nahi badituzu edo bere eskutik datozen beste ekintzetan parte hartu nahi baduzu, hilabete honetan bi aukera izango dituzu!

Martxoaren 11, 12 eta 13an, RÉSISTENCE! Jardunaldiak antolatu dituzte Urruñan Cinema Itsas Mendik, Biotzenek, Bidazik eta beste eragile batzuk, bertoko alternatibak ezagutarazteko. Euskoa, merkatua, solasaldiak, filmak eta asko gehiago egongo da. Igandean, Bide Berriak, elikadura burujabetza Euskal Herrian aurkeztuko dute. Info guztia HEMEN aurkituko duzu.

Eta martxoaren 17an, ZINEKLUBean, ZINEBI58.ean aurkeztutako film labur batzuk aurkeztuko dira berriz, Bilboko San Frantziskoko Udaltegian, 19:30etan. Haien artean, Emakume Baserritarrak, Bestelako etorkizuna ereiten.

Aukera politak martxan dagoena ezagutzeko!

Bide Berriak udaberriarekin bateraBideBerriak
00