Bidexkak ere martxan
Bide Berriak-i Bidexkak hazi zaizkio; elikadura burujabetza oinarritzat hartuz gai konkretuak jorratzen dituzten bideo laburrak. Hauek biltzeko Bide Berriak proiektuak atal berria ireki du webgunean: Bideberriak.eus/bidexkak. ‘Emakume baserritarrak, bestelako etorkizuna ereiten’ bideo laburrarekin estreinatu da atala. Nekazal munduan genero gatazka lantzen duen lehen bideo honekin bultzadatxoa eman nahi zaio egun […]
Bide Berriak jaialdiz jaialdi dabil!!
Bide Berriak beste zine-jaialdi baterako huatatua izan da!! Datorren urrian Euskal Herriko hainbat tokitan aurkeztuko da 2015ko Bilboko“Film Sozialak” Nazioarteko 7. Jaialdian . Hiru kategoritan egingo du lehia: – Emakume batek egindako lan onenari Saria. – Garapen iraunkorraren Saria – Euskeraz egindako lan sozialari Saria Laster programazioa prest egongo da. Hurbil […]
Rural FilmFest-en egon ginen!!
Rural FilmFest Zinema ekologiko festibalaren 3. edizioaren emanaldian egon ginen. Abuztuaren 4tik 8ra Valle de la Alcudia y Sierra Leona-n 70 film laburrak aurkeztu ziren, 2.500 naziarteko film laburretik aukeratuak. Ostiralean, Bide Berriak Brazatortas-en herriko plazan aurkeztu zen, oso giro politan. Rural FilmFest antolakuntzari eskertzen diogu emandako harreragatik.
Bide Berriak Rural FilmFest 2015 -ean egongo da.
Poz-pozik gaude!! Bide Berriak Rural Filmfest 2015eko sail ofizialerako aukeratua izan da!! Abuztuaren 4tatik 8tara Valle de Alcudia eta Sierra Madronen herrietatik ibiliko da. Goazen Ciudad Realera!!
Hemendik gutxira Euskadiko 89 liburutegitan eskuragarria egongo da
Bide Berriak-en banaketarekin jarraitzen dugu. Hemendik gutxira Euskadiko 89 liburutegitan eskuragarria egongo da. Zurean ez baduzu aurkitzen, eskatu ezazu ale bat lortzeko!
BIDE BERRIAK Euskal Herritik bueltaka jarraitzen du
30 aurkezpen baino gehiago egin eta gero, Bide Berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian aurkeztu zen berriz Gipuzkoaldean, oraingoan Leitzan, Altzadi kultur taldearen eskuz. 15 lagun inguru dokumentala ikusteko urbildu ziren eta bere lurraldean elikadura burujabetza sustatzeko ematen ari diren pausoei buruz solasean egon ziren Bizilurreko kideekin. Eskerrik asko ALKE!!
Berriak eta agenda
BIDALI
KATEGORIAK