Elikadura burujabetza

Elikadura burujabetza, herriek bere elikadura sistemaren inguruan erabakitzeko eskubidean oinarritutako ikuspegi politikoa da. Merkatuen zentralitatea, bizitzaren pribatizazioa eta desberdintasunak bultzatzen dituen ereduaren kontra, elikadura burujabetzak bizitza eta elikadura zentroan jartzea proposatzen du eta beste eredu sozialak eta ekonomikoak amankomunean eraikitzea.

 

BideBerriak_11Elikadura burujabetza proposamen politiko bat da, elikadura eskubide bat eta ez salgai bat dela defendatzen duena, eredu agroindustrialari aurre egiten diona eta alternatibak proposatzen dituena.

Iraultza berdea izenekotik aurrera, eredu honek nekazaritza eta elikadura negozio batean bihurtu nahi izan du, eta horretarako elikagaien ekoizpen eta banaketarako kate handiak sortu dira enpresa transnazionalen eskuetan; ekoizpen intentsiboa eta monolaborantza bultzatu dira, enpresa hauek lurrak berenganatzearekin batera; beharrezkoa zitzaion ekoizpen intentsiboak teknifikazio geroz eta handiago batekin lagundu da, energia eta hondar-sorreraren gorakadakin; genetikoki aldatutako organismoak sartzen joan dira, besteak beste, haziak eta aniztasunaren galera eta osasunean kalteak eraginez; komunitateak bere lurraldeetatik kanporatu dira enpresen interesen arabera komunitateen eskubide oinarrizkoak bortxatuz, hegoalde eta iparralde globalen arteko desberdintasunak handitu dira, baita emakume eta gizonen artekoak ere, eta, bai han bai hemen, baserritarren eta nekazaritza familiarraren desagertzea eragin dute.

 

Honen aurka, elikadura burujabetza definitzeko, La Via Campesina-k Nyeleni Deklarazioan esaten duena ekartzen dugu:

Elikadura Burujabetza, elikagai nutritiboak eta kulturalki egokiak izateko herriek duten eskubidea da, edonorentzat eskuragarriak, eredu iraunkorrean eta ekologikoki ekoiztuak, eta herriak berak elikapen zein ekoizpen eredua erabakitzeko eskubidea bermatzen duena. Hau da, eredu honek, elikadura-politikaren ardatz bilakatzen ditu, ekoiztu, banatu eta kontsumitzen dutenentzat, merkatu eta enpresen eskakizunei muzin eginez. Elikadura burujabetzak harreman sozial berriak eragiten ditu, zapalkuntza gabeko harremanak, askeak, emakume eta gizonen arteko ezberdintasunik gabe, ez herri, ez arraza talde, ez esparru sozial eta ez belaunaldi ezberdinen artean ere.

 

Elikadura burujabetzaBideBerriak