Esteka interesgarriak

Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna - BIZKAIA
logo_ehne

1976-1977 urteetan jaiotako nekazaritza sindikatua gara. Urte askoko jarduera errebindikatzaile eta proposatzailea dugularik, gaur egun, gure helburu nagusia Euskal Herria osoan elikadura burujabetza bultzatzea da. Kontzeptu hau gakoa da erabakitzeko eskubidea erakusten duen heinean, baina ondo informatutako jendarte batek nahi duenari lotuta; esaterako, bertako ekoizpen agroekologikoari, elikadura kalitateari, ingurumena eta klima errespetatzeari, lanari eta baserri-eremu biziari lotuta. Era berean elikadura burujabetza kontzeptuak pertsonen artean harreman bidezkoagoak eta berdintasunezkoagoak sustatzen ditu. 

 www.ehnebizkaia.eus

Bizilur
logo_bizilur

2002. urtean, EHNE-Bizkaia nekazaritza- sindikatuaren inguruko eta nazioarteko lankidetzaren eremuko zenbait pertsonak Bizilur sortu genuen. Elkarte hau osatzen dugunon ustez, pobreziaren eta mundu-mailako desberdintasunen kausak dominazio anitzeko sisteman oinarritzen dira, hau da, sistema neoliberal, inperialista eta heteropatriarkalean.

Beraz, gure helburua sistema horri eta berak sortzen dituen inpaktu negatiboei aurre egitea da. Horretarako, sektore herrikoiak laguntzen ditugu, bereziki baserri eremuan, eta garapen alternatiborako estrategiak sustatzen ditugu. Ondorioz, aliatu nagusi gisa gizarte garapen iraunkorrarekin konprometitutako mugimendu askatzaileak ditugu eta hauek antolatzeko eta euren gaitasunak sendotzeko ekintzak proposatzen ditugu. Gaur egun, gure lana, nazioartean, La Vía Campesina eta Mugimendu Zapatista eta, Euskal Herrian, EHNE-Bizkaia eta Etxalde erakundeak laguntzea da gehienbat; izan ere, hauek Elikadura Burujabetzaren bidean eraldaketarako eta aurrerapenerako agente nagusietako batzuk direla uste dugu.

 www.bizilur.org

La Via Campesina
via campesina

Vía Campesina mundu osoko milioika nekazarik, arrantzalek, ekoizle txiki eta ertainek, lurrik gabeko herrik, indigenak, migrantek eta nekazaritza langilek osatutako nazioarteko mugimendua gara. Maila txikiko nekazaritza baserritarra defendatzen dugu, gizarte justizia eta duintasuna bultzatzeko modu gisa. Herriak eta natura suntsitzen ari diren nekazaritza-negozioei eta multinazionalei aurre egiten diegu.

www.viacampesina.org

Etxalde-Nekazaritza Iraunkorra Elkartea
etxaldekoa

Etxalde mugimendua baserritarrek osatzen dute, eta nekazaritzari loturiko pertsonentzat zabalik dago. Xede nagusia nekazaritza-jardueraren bidez elikadura burujabetza Euskal Herrian implementatzea du. Elikadura burujabetza garatzeko mugimendu sozial eta sindikalekin estrategikoak sustatu nahi ditu, bai tokian bertan bai nazioartean.

www.elikaherria.eus

Red de Semillas de Euskal Herria

Euskal Herriko Hazien Sarea irabazi asmorik gabeko elkartea gara eta tokiko barietateen erabilera eta laborantza sustatzen dugu, haziak eskatzen dituenaren eskura jarriz. Hala, bada, bioaniztasunaren galerari aurre egiten saiatzen gara. Gaur egun, hazi-banku bat dugu. Hazi hauek Euskal Herriko toki ezberdinetan egindako prospekzioen bidez lortu ditugu. Espazio hau dinamikoa da, leheneratze lan handia egiten baita eta dauzkagun barietateen kopuruak gora egiten du, haziak eta ezagutzak partekatzen dituzten zaindari eta informatzaileen borondatezko lanari esker. 

www.haziensarea.org

EHLG. Euskal Herriko Laborantza Ganbara

Euskal Herriko Laborantza Ganbara, 2005ean sortu den elkarte bat da. Bere helburua, Ipar Euskal Herrian laborantza herrikoi eta iraunkorraren garatzea da, honek permititzen baidu eskualde batean laborari ainitz bizitzea, eta jendarteak behar duen laborantza mota garatzea. Laborantza herrikoi eta iraunkorrak lurralde osoan laborari aniztasuna bultzatu behar du, etxalde kopuru heina atxikiz eta laborariari bere lanetik bizitzeko xantza emanez. Laborantza herrikoiak kalitatezko janari sanoa ekoiztu behar du, biharko baliabide naturalak arriskuan ezarri gabe. Baserri- eremuak bizirik atxikitzen lagundu behar du, herritarrekin batean, denek estimatzen duten bizi ingurune batean. Horretarako 15 langile ari dira lanean, bereziki laborariekin, etxaldeetan laborantza mota hori praktikan nola egin lagunduz. Herriko etxe eta beste erakunde publikoekin ere lan egiten da, lekuko erabakitzaileek laborantza herrikoi eta iraunkorraren laguntzeko. 

www.ehlgbai.org

Bizkaia Esnea

Bizkaia Esnea Karrantzako 56 baserrik osatutako kooperatiba gara eta gure esneki fresko, natural eta bertokoak merkaturatzen ditugu. Esne banatzaileek ordaindutako prezio baxuen eraginez gure produktua bezeroari era zuzenean eta artekaririk gabe eramatea erabaki genuen. Esne sektoreko baserritarrok eutsi nahi dugu eta gu, gure nagusiak eta gure nagusien nagusiak erditu dituen lurraz eta lurrarentzat bizi nahi dugu.

www.bizkaiaesnea.com

Candido Besa Upeltegia

Estibaliz Besak eta Lorentzo Gorroñok Candido Besaren testigua hartu zuten, orain dela 20 urte, ardo produkzioaren aurrean Eskuernagan, Arabar Errioxan. Proiektu hau eredu iraunkor baterantz ibili da, besteak beste, kimikoen erabilera minimizatuz, 8,5 hektareetatik batetan era ekologikoan produzituz eta mahatsaren tradiziozko zapalketa eta beratze karbonikoa mantenduz. Euren errentagarritasuna ardoa, marka ezberdinen bidez, era zuzenean salduz lortzen dute. www.candidobesa.com 

www.candidobesa.com

Ekoizpen

Ekoizpen Urduña, Urduña eta eskualdeko garapen agroekologikorako zerbitzua da. Trebakuntza, aholkularitza, dibulgazioa eta sentsibilizazioaren bitartez, tokiko ekonomian eragina duten proiektuak bultzatzen ditu. Agroekologia eta elikadura burujabetza oinarri hartuta, tokiko elikadura sistema jasangarri baten erainkuntza du helburu.

www.urduna.com

Errotik

Errotik, bere izenak dion bezala, lurretik hasten den prozesu bat da. Bai nekazaritza, abeltzaintza, transformazioa eta salmenta zuzena uztartuz, esnekiak ekoiztea da Errotiken zeregina. Proiektu honen helburua aipaturiko katea modu naturalenean egitea da. Horrela herrian landutakoa herrian kontsumitzea lortzen dugu.

www.errotik.biz

Esnetik

Esnetik irabazi asmorik gabeko kooperatiba misto bat da, ekoizle eta kontsumitzaileek osatzen dutena. Gure helburua elikadura subiranotasunaren baloreak praktikara eramatea da. Elikagaien ekoizpen eta merkaturatze zuzen, jasangarri eta gardena bultzatu nahi dugu, bitartekorik gabekoa eta transgenikorik gabekoa. Era berean, baserriko lanaren duintasuna eta kooperatibaren barnean bazkideen parte-hartze aktiboa aldarrikatzen ditugu.

www.esnetik.com

KARRANTZAKO HILTEGIA

Karrantzako hiltegia, gaur egun, Bizkaian dagoen hiltegi bakarra da. Tokiko hiltegiak funtsezkoak dira abeltzaintza mantentzeko, hilketa eta zatiketa hurbil egitea ahalbidetzen baitute, beste probintzietara eramateak abereei eragiten dien estresa ekidituz. Halaber, transportatze horrek produktuaren prezioa igotzen du produkzio-kostuak estaltzea oztopatuz. 

Laneko Kooperatiba

1996. urtean, Lea-Artibaiko 14 nekazari Laneko Kooperatiba sortzeko bildu ginen Gizaburuagan. Kooperatiba honetan txakolina eta sagardoa ekoizten dugu, baita fruta eta barazki kontserbak ere, tradiziozko eran eta eskualdeko produktuekin. Gure kontserba ekologikoak egiteko kalitate handiko produktuak erabiltzen ditugu, Lea-Artibai, Busturialdea, Durangaldea eta Arratiakoak. Kontserba hauek tradiziozko eran egiten dira. 

Sorgin Soro Proiektua

Denbora luzez lur bila ibili ondoren duela pare bat urte gure agroekologia proiektua jarri genuen martxan. 9 Ha extensibo eta beste Ha bat ortu lantzen ditugu eta hauetatik ateratzen ditugu gure ingurukoak (abereak, okinak, familiak…) elikatzeko gaiak. Gure herriaren elikadura burujabetzan sinisten dugu eta ezin dugu nekazaritza ulertu honek amalurra eta pertsonen duintasuna errespetatzen ez baditu. 

sorginsoro.blogspot.com.es

Txaramela Pasta Ekologikoa

Zenbait urtez ingurumen hezkuntzan lan egin ondoren, Txaramela Pasta harrizko errota zahar bat leheneratzeko eta Bizkaiko kultura eta tradizioa den zerealaren laborantza berreskuratzeko ilusioarekin sortu zen. Horrela, antzinako bizibide hau berreskuratuz, gaur egungo behar bati erantzuten diogu, hots, pasta produkzioari, hau etxean beti izaten dugun produktua baita. Gure lana sare berriak sortzea da, tokiko eta sasoiko baliabide osasuntsuez egindako pasta eskainiz eta elikadura burujabetzarantz ibiliz. 

facebook

Zerain Dezagun Fundazioa

Landa-inguruetako giza komunitateak osatzen dituzten gizakien iraupen soila duintasunez bizitzeko aukera bilaka dadin, ekimen sozial eta prozesu mikroekonomikoak dira sustatu beharrekoak. Lehen sektorea eta hirugarrena uztartuz, herriaren garapen sozioekonomikoaz arduratzen da Fundazioa. 

www.zerain.com

Lurzaindia

Lur elikagarria eta laneko tresna zaindu eta ontasun kolektibo bilakarazi, merkatu espekulatibotik ateratuz da bere leloa eta Arrapitz, Euskal Herriko Laborarien Batasuna, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Inter- Amapeko partaideak dute SCA Lurzaindia sortu. Bere helburuak horiek dira : – Laborantza lurrak eta bastimenduak kolektiboki erostea. – Lurra laborari anitzen esku uztea epe luzerako alokairuen bitartez. – Laborantza lurren atxikitzearen garrantzia erakustea. 

www.lurzaindia.eu

Arantzadi Bizirik / Salvemos las Huertas

Arantzadi Bizirik / Salvemos las Huertas izaera eta jatorri askotariko pertsona eta kolektiboek osatutako talde irekia gara. Iruñako Arantzadiko meandroaren fisionomia eta ezaugarriak ahal den heinean mantentzeko ardurak lotzen gaitu.

salvemosarantzadi.blogspot.com.es

DESAZKUNDEA BARATZA TALDEA

Auzoko Baratza Bilbon lurra ekologikoki lantzen duen talde irekia gara. Partekatu, ikasi, elkarlanean aritu, naturarekiko kontzientzia hartu eta pertsona bezala hazten gara. Igandero batzen gara, goizean, Lezamako Bide Zaharrean, 59. zkian.

auzo-baratza.weebly.com

DEUSTUKO KONTSUMO TALDEA

Deustuko bihotzean, gazte lokala dago. Bertan eztabaidatzen eta jorratzen dituzten ekimenen artean, elikadurak leku garrantzitsua dauka. 25 otzara banatzen dira astero-astero. Familiak izaten gara gehienak. Gazteak eta ez hain gazteak; gurasoak alde batetik eta seme- alabak bestetik… Denetik dago. Bakarrik bizi garen batzuk ere bagaude. Sasoiko barazki ekologikoak dira otzararen oinarria, urte osoan zehar. 50 euroko kuota ordaintzen dugu hilero; eta sasoiko barazki ederrez osatutako kutxa ekartzen digu Joseba Koskorrotzak astero.

Ekolapiko

Gipuzkoa eta inguruan ekoiztutako jaki ekologikoak ikastetxeetako jangeletan menu orekatuen bitartez txertatzeko ekimena da Ekolapiko. Haur, familia eta hezitzaileengan kontzientzia pizteko eta kontsumoa sustatzeko ekimena ere bada. Horretarako, ekoizle ekologikoen baserrietara, haurrei eta familiei zuzendutako bisitak burutzen dira, baita tailerrak eta hitzaldiak ere.

www.ekolapiko.net

Idoki

Laborantza iraunkorraren prinzipioetan oinarrituz, salmenta zuzena garatzen duten etxalde ttipien sarea da Idoki. Laborariak ekoizten duena baizik ez du saltzen eta salmenta zuzenari lehentasuna emaiten dio irabazia etxaldea atxikitzeko. Ekoizpen heina bere baitarik mugatzen dute, lan eta bizi balintza onargarrien atxikitzeko, lur eta abereen ongi zaintzeko eta kalitatezko ekoizpena erosleari eskaintzeko. Ipar Euskal Herriko ehun etxaldez goiti biltzen dira IDOKI sarean, etxe ekoizpen dibertsitate handia eskainiz jendeari elikatzeko.

www.idoki.org

Gernikako Azoka

Azokak, elikagaiak ekoizten dituzten pertsonentzat, salmenta zuzenerako tokiak baino askoz gehiago dira; izan ere, elkar topatzeko eta ezagutzak, haziak eta zaporeak trukatzeko espazioak dira. Espazio hauek berreskuratu eta mantentzea funtsezkoa da lehen sektorearentzat, baina horrez gain, jendartean baserriko jakintza eta gure kultura-ondarea bizirik mantentzeko modua ere bada.

Nekasare

Nekasarek kontsumitzaile eta ekoizleen arteko harreman zuzena sustatzen du kontsumo- talde autonomoen bidez eta artekaririk gabe. Talde hauek kideen arduran oinarritzen dira, elkarrekiko konpromisoaren bidez, bai ekoizpenean bai kontsumoan. Talde hauek osatzen dituzten pertsonek tokian produzitutako sasoiko elikagaiak eskaintzen/jasotzen dituzte, elkar hobeto ezagutzea ahalbidetuz eta baserritarren lana aintzat hartuz.

www.ehnebizkaia.org 

Erriberako Sare Agroekologikoa

Erriberako sare agroekologikoa zenbait ekoizle eta kontsumitzailek osatzen dugu. Nafar Erriberan eredu agroekologikoa sustatu nahi dugu, eskualde honetan, nekazaritza sistemaren modernizatzearen eta honen ondorio sozial, kultural eta ekologiko latzen aurrean erantzun kritiko eta aktiboa sortzeko. Hau nahi dugu: elikadura burujabetzarantz ibili, agroekologia eta kontsumo arduratsuaren bidez; ahalik eta pertsona gehienek nekazaritza produktu osasuntsuak eskura izaten lagundu; banaketa zuzenerako eta produktu ekologikoak trukatzeko kanalak sortu; eta enplegu sozial alternatiboa bultzatu.

raeribera.wordpress.com

Tosu Betirako Proiektua

2011ko irailean getxotar gazte batzuk Andra Mari auzoko landa bat okupatu genuen erabiltzen ez zela ikusita. Bi helbururekin hasi ginen lanean, hots, hauek: 1. Ortua lantzea: Nekazaritza ikastea, barazki osasuntsuak etxera eramatea, taldean lan egitea, auzolanak egitea, bazkariak egitea… labur esanda, auzo horren bizimodu herrikoia leheneratzea. 2. Salaketa publikoa egitea: Gaur, inoiz baino gehiago, iraunkortasun edo lurralde antolaketa bezalako hitzak entzuten dira; aitzitik, gaur, inoiz baino gehiago, instituzioek lurra, natura eta horren baliabideak hondatzen dituzte. Gaur egun, kanpaketa iraunkor baten bidez, gure ortuetan parking baten eraikuntzari eta Azkorriren suntsiketari aurre egiten diegu, hau elikagaiak ekoizteko Getxoko azken gune berdea baita.

tosubetirako.wordpress.com

Uribe Kostako Agroasamblada

Munduan, Euskal Herrian eta batez ere gurean, Uribe Kostan, nekazaritza lurren eta amalurraren txikizio “arduratsua” jasaten ari gara. Agroasanbladan biltzen garenok argi daukagu horren aurrean badagoela gauzak ama-lurrak eta herriak merezi duen bezala egiterik. Alternatiba, gure arteko sareak eraikitzean datza, bertakoa, sasoikoa eta garbia den eta hurbileko harremanetan oinarritzen den sistema garatuz. Elkar laguntza oinarri hartuta, elikadura burujabetzaren bidean proiektu komun bat abian jartzeko sortzen da Uribe Kostako Agroasanblada. Nekazariok, kontsumo arduratsua egin nahi dugun kontsumitzaileok, ama-lurraren defentsaren alde egiteko prest gaudenok, auzolanaren filosofia berreskuratzean sinesten dugunok… gogoeta ezberdinetatik abiatuta bildu garen emakume- gizonok osatzen dugu Agroasanblada.

ukagroasanblada.blogspot.com.es 

Urmendi Haur Eskola

Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentrok sasoiko eta bertoko elikadura ekologikoaz gozatzen dute, izan ere, zentro hauek, baserritarrekin elkarlanean, eskolako jantokien kudeaketa euren gain hartu dute. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak inposatutako dekretua aldatzen saiatzen ari dira. Dekretu honek katering enpresa ezberdinen artean aukeratzera behartzen ditu hezkuntza zentroak, haurren elikadura enpresa hauen eskuetan utziz, honen kalitatea zalantzazkoa bada ere.

www.oiartzungohaur-eskola.com

Esteka interesgarriakBideBerriak