2015eko ‘Film Sozialak’ Zinema Ikustezina nazioarteko 7. jaialdiaren ‘Garapen Iraunkorra’ saria jaso du Bide Berriak dokumentalak. Sari banaketaren ekitaldia Bilboko Alhondiga zentroan izan zen. Aretoa bete-beterik iraun zuen ekitaldiaren hasieratik bukaerara hitzaldi eta txalo zaparraden artean.
Bizilur eta EHNE Bizkaiaren partez eskerrak Zirriborro, dokumentaleko parte-hartzaile, eta orokorrean Elikadura Burujabetzaren alde egunero lan egiten duten baserritar eta pertsona guztiei!