Dokumentala
Bideoaren azpitituluak ikusteko, egin click CC botoian tresna-barran. Menuan aterako dira ikusteko dauden hizkuntzak.
Badakigu zer jaten dugun? Nondik datorren? Nola ekoizten den? Nork ekoizten duen?…
Badakigu elikagai osasungarriak, kulturali egokiak eta modu jasangarrien bidez ekoiztutakoak izatea herri guztien eskubidea dela?.
Elikadura ekoiztu eta kontsumitu baino gehiago da, antolakuntza eta harreman desberdinak eta justuagoak eraikitzea da, non pertsonak, duintasuna eta elkartasuna modu berri batean proposatzen diren.
Euskal Herriko esperientzia desberdinak bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, non utopia errealitate bihurtzen den…
Trailerra ikusiIzenburua: Bide Berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian
Nazioarteko izenburua: Bide Berriak: soberanía alimentaria en Euskal Herria
Formatoa: Documental en DVD
Zuzendaria: Bizilur – Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundea eta Ehne Bizkaia- Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
Ekoizlea: Zirriborro
Musika: Damián Peña Steffen (petit ripley)
Iraupena: 52 minutu
Jatorrizko herrialdea: Euskal Herria
Urtea: 2014
Jatorrizko hizkuntza: euskara eta gaztelera (azpitituluak: euskara, gaztelera eta frantsesa)
“BIDE BERRIAK: elikadura burujabetza Euskal Herrian” dokumentala Euskal Herrian elkarrekin jarduten dugun bi elkarteen arteko prozesuaren emaitza da, BIZILUR herrien garapenerako elkartea eta La Vía Campesina erakundeko partaide den EHNE – Bizkaia sindikatua. Dokumentalak baserri-aldeko eta hirietako biztanleak sentsibilizatzea ditu helburu, neoliberalismoaren kontra dauden mugimendu nekazarien eta herrien elikadura burujabetzaren aldeko borroken inguruan. Mugimendu sozialen eta nekazarien arteko aliantzak sendotzen ari dira, lekuko alternatiben eraikitzearen bitartez komunitateen garapena ahalbideratzen dutenak.
BIDE BERRIAK: Elikadura Burujabetza Euskal Herrian gure zazpi herrialdetan barna dabil, erakunde eta kolektibo desberdinetako emakume eta gizonen lekukotasunak eta bizi esperientziak bilduz, nola eredu hegemonikoari alternatiben bidez aurre egiten dieten erakutsiz. Euren ahotsek elikadura burujabetza gure herri eta hirietan aurrera doan errealitatea dela agertzen digute, erronka eta oztopoei aurre eginez, eta batez ere bide horretan segitzeko gero eta jende gehiagori ilusioa piztuz.
Bide Berriak eraikuntza kolektiboari esker posible izan da, beraz eskerrik asko era batean edo bestean parte hatu duten guztioi.
Dokumentala
Trailerra
(1920×1080 / 4.4Gb)
(1280×720 / 1.4 Gb)
Azpitituluak
(6 Kb)
(9 Kb)
(20 Kb)
(Próximamente)
(Próximamente)
Versión Pdf (4,4 MB)