Sarituak aukeratu dituzte epaimahai eta publikoak 197 lanen arten
Nahiz eta lanak bidaltzeko soilik hiru astetako epea izan, osotara, 197 pieza jaso ditugu: 110 argazki, 50 ilustrazio, 17 bideo eta 17 testu. Heldutako lanak oso anitzak izan dira, hizkuntza artistiko eta komunikatibo oso ezberdinekoak; kalitatezkoak eta originalak; ikuspuntu eta istorio anitz landu dituztenak; hausnartzen laguntzen dutenak; salaketak egiten dituztenak; […]
Bide Berriak lehen aldiz telebistan; 11TBn
Lehen aldiz agertu da telebistan Bide Berriak dokumentala; konkretuki, Hamaika Telebistan. Dokumentala kokatu eta aurkezteko 11TBko platoan izan ziren Bizilurreko Maritxu Arroyo eta Malu Egiluz baserritarra. Hona hemen egindako aurkezpen-elkarrizketaren bideoa:
Bide Berriak dokumentala Barceloneta eta Campillo de Ranasera helduko da
Bide Berriak dokumentala zineforum eta lehiaketa gehiagotan egongo da laister. Alde batetik, ‘Casa de la Barceloneta 1761’eko elikaduraren inguruko zineforum zikloan proiektatutako dute dokumentala azaroaren 13an. Hemen esteka: https://lasardinetadelabarceloneta.wordpress.com/2015/10/07/cicle-de-cineforum-sobre-alimentacio-a-la-casa-de-la-barceloneta-1761/ Bestalde, Ocejoneko zine lehiaketan parte hartuko du Bide Berriakek. Bertan, 12 ikus-entzunezko proiektatuko dira azaroaren 13tik 15era. Hemen esteka: http://www.fmm.es/noticias-montana/generales/item/1628-certamen-de-cine-de-viajes-del-ocej%C3%B3n
Artxibo 2015 / azaroa
BIDALI
KATEGORIAK