Apirilarekin bat, “Bide Berriak” dokumentala ikusteko aukera berria! Oraingo honetan, dokumentala (ber)ikusteko aukera izango duzu bai eta elikadura burujabetzari buruzko jardunaldietan parte hartu. Jardunaldi guztiak Oñatiko Kultur Etxean izango dira 18:30etatik aurrera.
Elikadura burujabetza Paul Nicholsonen eskutik, elikadura burujabetza eta ekonomia feminista elkar elikatzea Esti Redondoren eskutik, “Bide Berriak” dokumentala eta solasaldia Mirene Zufiarreren eskutik eta proiektu agroekologikoak: ideien lurreratzea hitzaldia Aintzira Oñederra eta Mirene Begiristainen eskutik izango dira egun hauetako jardunaldiak.
Klikatu hemen kartela ikusteko.